DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
16-05-2008
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Año de aniversarios, la tradición sigue en Rekalde
Etika
Cine del bueno
La policía china llama a mi puerta
Los rostros del día
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Etika
Rikardo Arregi
Bizi dugun korapiloan beste buelta bat lotzen ari gara mozio etikoen aferarekin. Mozio hitzari eta, halaber prozedurari, erantsi zaion adjektiboa agian handiegia da, agian ez; azken buruan hizkuntzaren manipulazioen beste adibide bat baino ez da izango, beharbada.

Etika. Belaunaldi batentzat etika hitzaren esanahia oso ahula da: etika, erlijio katolikoaren ordez, egin beharreko irakasgai garrantzi gabekoa da. Ni ez naiz belaunaldi horretakoa baina irakaskuntzan lan egiten dudanez, behin baino gehiagotan suertatu zait etika irakaslea izatea (gaztelaniaz zein euskaraz) eta, egia esan, ez zen oso lan erosoa izan. Etika hitza erabiltzen hasi ginen moral hitza saihesteko. Morala erlijio katolikoarekin batera ikusten zuen jende askok eta etikak, aldiz, ukitu progresistaren bat zuen edo. Morala latinetik dator eta etika grezieratik (latinaren bitartez) eta bien oinarrian ohitura hitza dago, etika hitzak, gainera, izaerari egiten dio erreferentzia. Gure ohiturak azter-tzen ditu etikak esan ahal izateko zer dagoen gaizki eta zer ongi, zer den egoki eta zer kaltegarri. Lan gehiegi hitz baterako, eta gero eta zailago ikuspegi erlatiboak balioesten dituen gure gizarte postmodernoan; Amstettengo munstro deiturikoak hain gaiztoa ere ez dela izan adierazi du, ez baitu familia oso hil. Norbaitek arrazoia emango dio, gainera.

Gure ohituretan gertu dugun sufrimendua ez ikustearena erroturik dagoela dirudi. Ez dakit hori aldatzeko mozio etikoek zerbait egin ahal duten, etika hitza gehiago gutxiestea agian: zuen etikaz eta gure etikaz eta urliaren etikaz eztabaida zentzugabeak sortzea. Gauza batez seguru nago: hemendik aurrera etika hitza, hitz handi guztiak bezalaxe, lausotu egingo da eta esanahi gehiago galdu.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |